XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baita Miss Jenny, ildakoaren illobak ere: - Neri galdetu! nik osaba il dedan! Era ortan nere biotza urratzeko eskubiderik ez duzu, Mister Holmes.

- Entzun, Jennytxu: Nerekin itzegin zenduan aurren-aurreneko unetik asi nintzan eraillea zu izan ziñakeala pentsatzen.

- Ikusten bait nuan, Gladys'en alde egindako testamentua zure aldeko testamentu biurtzeko asmotan zebillela zure osaba, esan zenuanean, gezurra esaten zenuala.

- Testamentua zure alde egiñik zegoala jakin zuan bampacirc; ordurako Joansendo'k.

(Nik ori ez nekian oiu egin zuan neskari arretarik egin gabe, aurrera jarraitu zuan Sherlock'ek): Izketan astean, erailketaren errua, Lady Gladys zure ezkon-izebari bota zeniozun.

Baiñan gero, nik, eraillea Mister Winter izan zitekeala pentsaarazi nizuanean, onen aurka asi ziñan gero ta sutsuago.

Eta, azkenean, Mister Winter'ek, larrutik ordaindu bearko didak esanaz, zure osabari eriotz-zemaia bota ziola, zalantzarik gabe aitortzeraiño iritxi ziñan.

- Ez da ori nik esan nuana -, oiu egin zuan asarre Mathias Winter'ek.

- Bai.

- Orixe esan zenion nere osabari, - oiuka eta ura bezain asarre erantzun zion Jenny andereñoak.

Sherlock Holmes'k moztu zien, nik ez zuk bai esaka, amairik sekulan izango ez zuan izketa minkatz ura.

- Miss Jenny, Mister Winter.

- Alperrik ari zerate alkar ziztatzen.

- Arrazoia norena dan jakiterik ez bait dugu.

- Sir Solomon'ek bakarrik argitu zitzaigukean puntu ori.

- Sir Solomon ordea, isilik gelditu zaigu.

- Danadala, Mister Holmes, nik zurekin itzegin nuan une artan, nere osabaren erailleak nor izan zitezkean jakiteko nere laguntza eskeiñi besterik ez nizun egin, aiek nere osabaren aurka izan zezazketen arrazoiak azalduaz, - moztu zuan izketa Jenny neskatillak asarre.

- Bedi, Miss Jenny. Baiñan ori egiteko era, gertatu zitzaidan kezkagarri.

Neska onek, erailketaren errudun bat billatu nai du.

Ez ote dabil orrela... erruduna bera dalako?, pentsatu nuan.

Eta baditut zutzaz gaizki pentsatzeko beste zio batzuk ere: Gauza izugarriak esan zenituan zure osabaren aurka, bai Gladys Fisher bere emazteak, bai Mathias Winter injinieruak, zure osaba il izatea gauza arrigarria ez zala neri pentsaarazteko.

Poker-jokuko tranpak aipatuaz, zure osaba moralitaterik gabeko gizona zala sinistarazi izan nai zidazun.